XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Luisez ere ez duzu pentsatu nahi.

Batik bat Luisez ez duzu gogoratu nahi.

Auskalo zergatik joan den.

Hobe, dena den, orain etxean ez egotea. Detaile bat bere aldetik.

Nahita egin ote du. Ez, ziurrenik ez.

Bulegoan zeuzkan apunte batzuk behar omen zituen ez-dakit-zer artikulu prestatzeko.

Hobe orain oraindik etxean ez egotea.

Atseden bat Andrési agur esanda gero, atseden bat Andrés eta Luisik gabe.

Tiempo muerto. Denbora hila, isila.

Baina ez dago isiltasunik, ez dago hutsik zure baitan.

Andrésen agurrak eta jende beltzaranaren jantziek eta Luisen ausentziak eta bart gaueko ardo eta tabakoaren zaratek uxatzen dizute esaldiak asmatzeko ahalmena.

Halako batean, pausoak eskaileretan? Bai, pausoak.

Bihotza. azkartu zaizu eta arnasaren erritmoa aldatu.

Esaldi bat, esaldi bakar bat idazten saiatzen zara.

Ordenagailuaren pantaila urdinari begiratzen diozu, giltzak sarrailan ateratzen duen soinuari ez entzun eginez.

Iluntasuna idatzi duzu ordenagailuaren pantaila urdinean, gogoan zeneuzkan pobreen kolorea hitzen ordez, hatz-puntak pentsamendua baino azkarrago balihoaz bezala.